depintxos.net :: Concurso de Pintxos de Bilbao

URRIA/OCTUBRE 17, 18, 19, 20, 24, 25, 26, 27
BILBAO-BIZKAIA 2013

KATEGORIA BERRIA:
PINTXO-ESTABLEZIMENDURIK ONENENA

Txapelketaren Oinarriak

BILBAO BIZKAIA 2013 PINTXO TXAPELKETAREN OINARRI ARAUTZAILEAK

ARRAZOIEN AZALPENA

Bilbao-Bizkaia Txapelketa –Pintxo Tabernen Erakusketa- 1997az geroztik egiten den ekimen bat da, hiriko eta lurraldeko irudi gastronomikoa bultzatzera zuzendua; beraren bitartez, miniaturako sukaldaritza hedatzen da, eta, horrekin batera, barrako ostalaritza sustatzeko esparru bat sortzen laguntzen da.

GAIA

Oinarri hauen bitartez, Bilboko Udalak –Bilbao Ekintza, E.P.E.L. erakunde publikoaren bitartez- eta Bizkaiko Foru Aldundiak Bilbao – Bizkaia 2013 pintxo txapelketaren XVI. Edizioaren deialdia egiten dute.

Pintxoak dastatzeko egunak eta orduak hauexek izango dira: 2013ko urriaren 17tik 20ra eta 24tik 27ra, 12:30etik 15:00etara eta 19:00etatik 20:30era.

HELBURUAK

Ekimenaren helburuak hauexek dira:

  • Txapelketaren egitura, edukia, sariak eta ospea hobetzea.
  • Txapelketa Bilboko herritarren artean gizarteratzea, hiriko eta lurraldeko erreferente bihurtuz.
  • Herritarren parte-hartzea bultzatzea irabazleak aukeratzeko prozesuan.
  • Proiektu bat gidatzea eta koordinatzea, Bizkaiko Foru Aldundiarekin batera, sektoreko elkarteak inplikatuz eta Udalak hiriko merkataritzarekin duen konpromiso sendoa islatuz -kasu honetan, ostalaritza sektorearekin-.
  • Jarduera eta inpaktu ekonomikoa sortzea ostalaritza eta aisialdiaren sektorean, ekonomiari lotutako eskaintza turistikoa dibertsifikatuz.
PARTE HARTZEN DUTEN ESTABLEZIMENDUEN BETEKIZUNAK

Bizkaian pintxo-barra bat duen eta bere bezeroei pintxo horiek eskaintzen dizkien edozein establezimenduk eman dezake izena Erakusketa/Txapelketan, beraren kalifikazioa eta/edo kategoria zeinahi delarik ere: (taberna, ostatua, jatetxea, kafetegia, eta abar…).

Baldintza hauek bete beharko dituzte:

  1. Beren merkataritza-establezimendua Bilboko udalerrian edo Bizkaian kokatuta izatea.
  2. Oinarri hauen indarraldian eratuta egotea eta jarduera ekonomikoa izatea.
  3. Beren jarduera nagusia Taberna edo Jatetxea izatea.

Parte hartzen duten establezimenduek konpromiso hauek hartzen dituzte:

  1. Oinarri hauen edukia onartzea eta betetzea.
  2. Izena emateko fitxa betetzea eta entregatzea, horretarako ezarritako epeen barnean.
  3. Kanpaina hedatzea.
  4. Kuota ekonomiko bat ordaintzea.
  5. Parte-hartzen duen establezimenduko barran atenditzen duten pertsonetatik, gutxienez e) batek txapelketako amantala jantziko du dastatze-egunetan. Amantala antolatzaileek eskuratuko diote.

Lokal bakoitzak bi (2) pintxo aurkeztu ahal izango ditu txapelketara.

  • Pintxo bat librea izango da, aurreko edizioetan aurkeztu gabekoa.
  • Bestea erakundeak edizio honetarako erabaki duen osagai nagusiaz prestatu beharko da: Txipiroiaz

Lokal bakoitza kategoria batera zein bestera aurkeztu ahal izango da, edo bietara.

Prezioa

Pintxoa publikoari saltzeko prezioa, dastatze-egunetan, EURO BAT ETA BERROGEITA HAMAR ZENTIMO (1,50 €) izango da.

PARTE HARTZEKO KUOTA

Parte hartzen duten establezimenduek HIRUROGEI EUROKO (60,00 €) kuota ordainduko dute txapelketan izena emateko.

PARTE-HARTZAILEEN AUKERAKETA ETA AURKEZTU BEHARREKO DOKUMENTAZIOA

El criterio de selección de establecimientos participantes será el de orden de presentación de solicitudes, siempre que cumplan el requisito de tener habitualmente una barra de pintxos. Los establecimiento participantes deberán presentar la Ficha de Inscripción, cuyo último día de presentación será el 20 de septiembre de 2013.

Una vez seleccionado, el establecimiento será requerido para el ingreso de la cuota de participación, el cual deberá realizarse con anterioridad al 30 de setiembre de 2013.

En el supuesto de que el establecimiento no realice el ingreso de esta cuota de participación en el plazo establecido Bilbao Ekintza podrá acordar la no participación del establecimiento.

Parte-hartzaile kopurua

Parte hartuko duten establezimenduen gehieneko kopurua 100 izango da.

PINTXOEN AUKERAKETA ETA SARIEN BANAKETA
Pintxoen aukeraketa

Bai txapelketan parte hartuko duten pintxoen aukeraketarako eta bai epaimahaiaren erabakirako, irizpide hauek hartuko dira kontuan:

  • Osagaien kalitatea, salmenta prezioa kontuan hartuta.
  • Prestaketa.
  • Aurkezpena.

Edizio honetan, sari berri bat emango zaio pintxo-establezimendu onenari; horri begira, puntu hauek baloratuko dira:

  • Lokalaren giroa (apainketa, argiztapena, hari musikala, tenperatura, garbitasuna, uniformetasuna, …)
  • Zerbitzua (barra hustea eta garbitzea, kristalezko piezen egoera, edari eta pintxoak zerbitzatzeko era, aurkezpena, eraginkortasuna eta abiadura, tratua… pintxoak barran nola banatzen diren: barietatea, pintxo klase eta motak, kobratzea eta bezeroak irteterakoan agurtzea.

Bilbao Ekintzak epaimahai bat izendatuko du, sektorearekin zerikusia duten pertsonez osatua. Pertsona horiek modu anonimoan eta aurretik abisatu gabe jardungo dute, dastatze-egunetan, eta 7 pintxorik onenak aukeratuko dituzte bi kategorietan, eta baita finalera pasatuko diren establezimenduak ere.

Aukeratutako pintxoek AMAIERAKO EKITALDI batean parte hartuko dute, 2013ko azaroaren 12an, Artxanda Ostalaritza Goi Eskolan; bertan, establezimenduek "in situ" prestatu beharko dituzte finalera pasatu diren pintxoak.

Ekitaldi horretan, ospe aitortuko epaimahai espezializatu batek sariak emango ditu.

Sariak

Antolatzaileek 3 sari emango dituzte kategoria bakoitzean,

  • Pintxo librea.
    Urrezko, Zilarrezko eta Brontzezko Zotza
  • Txipiroi pintxoa.
    Urrezko, Zilarrezko eta Brontzezko Zotza

Beste sari batzuk:

  • Pintxo-establezimendurik onena.
    Urrezko, Zilarrezko eta Brontzezko Zotza
  • Publikoaren sari berezia.
    Herritarren aldetik boto gehien jasotzen dituen pintxoa izango da.

Sarien banaketa 2013ko azaroaren 14n egingo den ekitaldi batean izango da, Bilbao Ekintzak jakinaraziko duen lekuan.

Herritarren botoa.

"Publikoaren sari berezia" kategoriari dagokion pintxoa in situ bozkatu ahal izango da. Parte-hartzaileen artean, bi pertsonentzako asteburu bat zozketatuko da, saritutako pertsonak aukeratutako Bizkaiko nekazaritza-turismoko etxe batean.

BETEBEHARRAK, ETA BETE BEHARREKOA EZ BETETZEA
Onuradunen betebeharrak

Establezimenduek Bilbao Ekintzak eskatzen dien informazioa eman beharko diote erakunde horri, hots, kanpainaren antolatzaile gisa jardutean Bilbao Ekintzak eskatzen dien informazioa.

Halaber, txapelketan honetan parte hartzea ahalbidetu dien baldintzaren bat aldatuz gero, horren berri eman behar diote garaiz Bilbao Ekintzari.

Bete beharrekoa ez betetzea

Txapelketa honetako oinarriek bertan parte hartzen duten establezimenduentzat ezartzen dituzten betekizun eta betebeharrak betetzen ez direla egiaztatzen bada, horrek txapelketatik kanpo utziko ditu establezimendu horiek.

PUBLIZITATEA

Diru-laguntzei buruzko 28/2003 Legearen 18. artikulua betez, Bilbao Ekintza, E.P.E.L.ek Txapelketa honen onuradunen zerrenda argitaratuko du bere Iragarki Taulan.

Bilbao Ekintzak ezagutzera eman ahal izango ditu txapelketa honetan parte hartzen duten pintxoak; hedakuntza horretarako, egokitzat jotzen dituen bitartekoak (testuak, argazkiak, bideoak, eta abar.) eta euskarriak (hedabideak, espazio birtualak, sare sozialak, eta abar.) erabiliko ditu.

INTERPRETAZIOA

Bilbao Ekintzak beretzat gordetzen du Oinarri hauek interpretatzeko eskubidea, zalantzak sortzen dituen edozein egoeratan; horri begira, beraren erabakiak behin betikoak izango dira.

Laguntzaileak:

Babesleak:

Antolatzailea:

Jarrai iezaguzu hemen: